Sopela: % 10,3ko langabezia 2021eko hirugarren hiruhileko

Sopela.net agerkariak hiru hilean behin argitaratzen ditu gure herriko langabeziaren datuak.  2021eko hirugarren hiruhilekoa amaitzean, irailean, Sopelan 717 langabetu zeuden, herritarron % 10,3. Esan daiteke iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez dela gauzatu, hilabete batetik bestera langabeziaren tasan emandako murrizketak txikiak baitira:

  • 2020ko abenduan 787 bizilagun zeuden langabezian (% 11,42)
  • 2021eko martxoan, lehen hiruhilekoaren amaieran, 772 langabetu zeuden (% 11,1).
  • 2021eko ekainean, bigarren hiruhilekoaren amaieran  734 ( % 10,5)
  • Eta orain, irailean, aipatutako 717akEta hiruhileko honen bilakaera hau  (%10,3)

Egia da abendutik hona ia puntu bateko jaitsiera eman dela langabeziaren tasan, baina sortutako lana prekarietatean eta aldi baterako kontratuetan oinarritzen da.

Kontratazio berriak aldi baterakoak dira

Egindako ia kontratazio berri guztiak aldi baterako kontratuetan oinarritu da, hain zuzen ere, irailean 201 kontratu egin zaizkie udalerriko bizilagunei eta 201 horietatik, BAKARRIK 23 izan dira kontratu finkoak, eta aurretiaz behin behinekoak zirenen artean BAKARRIK beste 5 kontratu bihurtu dira finko… alegia, 28 kontratu finko eta 173 aldi baterakoak!!!

Langabezia handiagoa emakumeen, adinekoen eta zerbitzuen sektorearen artean

Emakumeak: langabetuen artean 398 (% 11,38) emakumeak dira eta 319 (% 9,2) gizonak. Adinaren arabera, 717 langabeetatik 388, 45 urtetik gorakoak dira, erdia baino gehiago eta lan-sektoreei dagokienez, aipatutako 717 hauetatik 540 zerbitzuen sektorekoak dira.

EAEko erreferentzi

EAEko langabezia % 11,10ekoa; eta esanguratsua da oso, hemen ere emakumeek gehiago sufritzen dutela langabezia gizonek baino, emakumeen artean % 12,74koa da eta gizonen artean % 9,57ekoa. (W)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDEk.

455 Ikustaldiak
Partekatu: