Sopelako kirol instalazioen lizitazioa Elkarrekin-Podemos Patricia Alfonso zinegotziaren aldeko botoari esker.

BPXport” enpresak kudeatuko ditu Sopelako kirol instalazioak

Uztailaren 30eko osoko bilkuran, Sopelako Udalak “BPXport” enpresa gipuzkoarrari esleitu zion udal kirol instalazioen kudeaketa hurrengo 15 urteetarako gehi beste bost urtez luzatzeko aukerarekin eta, ondorioz, enpresa honek egungo “Serviocio-BeOne” ordezkatuko du.

Proposamenak gobernu taldearen (EAJ eta PSE) eta Patricia Alfonso Elkarrekin-Podemoseko zinegotziaren babesa izan zuen (9 boto), eta EHBildu, DB-TU eta Elkarrekin- Podemoseko Eder Garcia zinegotziaren ezezkoa (8 boto). Patricia Alfonso zinegotzi transfugaren boto honek, teorian behintzat, oso nahasia izan den prozesu bati amaiera ematen dio.

Lizitazioari buruzko balorazio oso desberdinak.

Josu Landaluze Sopelako alkateak egindako adierazpenen arabera, enpresak konpromisoa hartzen du datozen 15 urteetan hiru milioi euroko inbertsioa, gutxi gorabehera, egiteko kirol-instalazioak modernizatzeko, eta 2023tik aurrera “punta-puntako” instalazioak izango ditu Sopelak egoitza berriekin. Udalak ez du horien truke inolako ordainketarik egin beharko kanon moduan “Udal inbertsioa zero kostea izango da”

Bestalde, EHBildu Sopelako alkatetzarako aukerak, gogorarazi du udalerria 20 urteko hipotekapean dagoela, eta egin beharreko inbertsioak eta kirol instalakuntzak oposizioarekin adostasunik lortu gabe egingo direla eta erabiltzaileen kontura… ” Udal inbertsioa zero kostea izango da agian”, baina sopelostarrentzako kostua ez: egungo kuota erreferentziatzat hartuta, datorren urtetik aurrera eta hurrengo 6 urteetan % 73ko igoera metatua gertatuko da bazkideen tarifan.

Zinegotzi transfugaren botoak

Elkarrekin-Ahal Dugu zerrendan aurkeztu zen Patricia Alfonsoren babesa, azken aldian pertsona honekin izandako gertakari larriei gehitu behar zaie. Maiatzean, Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE) 15 + 5 urteko lizitazioa aurkeztu zuen, eta bazirudien proposamena ez zela aurrera aterako, oposizioak (EHBildu, Elkarrekin Podemos eta DB-TU) aurka bozkatuko baitzuen. Bozketaren unean Patricia Alfonsok “arazo teknikoak izan zituen eta konexio telematikoa galdu zuen”. Une hori aprobetxatuz, Gobernu-taldeak puntua onartu zuen alkatearen kalitatezko botoarekin.

Egoera susmagarri bihurtu zen oposizioko zinegotzi guzti-guztiek alegazioa aurkeztu ziotenean Osoko Bilkuran hartutako erabakiari “politikan parte hartzeko eta botoa emateko eskubidea urratzeagatik”, eta Patricia Alfonso zinegotziak, eskubidea urratua ikusi zuenak, uko egin zion alaegazioa sinatzeari.

Ekainean transfuguismo-alarmak piztu ziren Patriciak % 60ko liberazio partziala eskatu zuenean 28.000 euroko ordainsariarekin eta EAJk eta PSEk udal-batzordean baiezko botoa eman zutenean. Plenoan, hala ere, Patriciak, “gaizki ulertuak eta presio mediatikoa” argudiatuz, puntua gai-zerrendatik kentzea eskatu zuen. Zaila da gaizki ulertu bat argudiatzea eta aldi berean liberazioa eskatzea eta Gobernu taldeari babesa ematea Elkarrekin-Podemos alderdi politikoaren oniritzirik gabe. (W)

225 Ikustaldiak
Partekatu: