Urko Labeaga, Sopelako presoa kalean da baldintzapeko askatasunean

Urko Labeaga preso sopeloztarrak baldintzapeko askatasuna eskuratu du gaur asteartea (abuztuak 3) Etxeratek jakinarazi duenez. Aurretik jada hirugarren graduan zen eta erabaki honekin ez du kartzelara itzuli beharko.

Urkok espetxealdi luzea izan du, 1998an hartu zuten preso eta hainbat kartzelatan egon da 23 urte hauetan euskal presoei ezarri zaien urrunketa politikoaren ondorioz: Martutene, Alcala Meco, Valdemoro, Soto del Real, Salamankako Topas, Asturiasko Villabona, Murtzian, berriro Villabona, Martutene…

Urkok, 2017. urtean bete zuen aske gelditzeko zigorraren beharreko zatia, baina ez zitzaion lege arrunta ezarri; hain zuzen ere, lege arrunta aplikatuz, egun preso diren Kolektiboko hiru kideetatik batek baldintzapean aske egon beharko lukeela nabarmendu da azken hilabeteotan.

320 Ikustaldiak
Partekatu: