“herri-mugimenduaren kontrako” atxiloketak salatzeko prentsaurrekoa

Atzo, uztailak 29, hainbat lagun elkartu ziren Sopelako Jauregizar plazan eta prentsaurrekoa eskaini zuten iragan uztailaren 22an atxilotutako gazteei babesa adierazteko.

Osteguneko atxiloketak

Espainiako Poliziak Sopelako hiru bizilagun atxilotu zituen eta beste sopeloztar baten etxea miatu zuen 22an. Atxiloketa horiek joko-aretoen aurka egindako ustezko salaketen eta ekintzen barruan kokatzen ziren. Atxilotuak, goiz osoa eman zuten polizia-etxean eta deklaratu ostean aske geratu ziren arratsaldean.

Prentsaurrekoa

Emandako prentsaurrekoan, gazteek Espainiako Poliziaren jarrera salatu zuten eta atxiloketak azken urteetan herri-mugimenduaren kontrako estrategia baten barruan kokatzen direla salatu zuten. Beste aldetik  ez dakitela zer leporatuko zaien, ezta epaiketa-data zein izango den azaldu zuten; baina joko-aretoen kontrako borrokak eta gizartean eragiten dituzten arazoak azaleratuz jarraituko dutela adierazi zuten.

128 Ikustaldiak
Partekatu: