Sopela: % 10,5eko langabezia 2021eko bigarren hiruhilekoan

Sopela.net agerkariak hiru hilean behin argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak.  2021eko bigarren hiruhilekoa amaitzean, ekainean, gure herrian 734 langabetu zeuden, herritarren % 10,5. Esan daiteke Covid-19ak eragindako egoera ekonomikoa mantendu egin dela eta iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez dela gauzatu, hilabete batetik bestera langabeziaren tasan emandako aldaketak txikiak baitira:

  • .-2020ko abenduan 787 bizilagun zeuden langabezian (% 11,42)
  • .- 2021eko martxoan, lehen hiruhilekoaren amaieran, 772 langabetu zeuden (% 11,1).
  • Eta hiruhileko honen bilakaera hau izan da:
    • .-Apirilean 749 langabetu ( % 10,8)
    • .-Maiatzean 714 langabetu ( % 10,3)
    • .-eta ekainean, aipatutako 734ak ( % 10,5)

Kontratazio berriak aldi baterakoak dira

Badirudi 6 hilabete hauetan langabezia ia puntu bat murriztu dela Sopelan, baina datu hau engainagarria da guztiz, egindako kontratazio ia guztiak behin-behineko kontratuen bidez izan baitira: izan ere, ekainean 262 kontratu egin zaizkie udalerriko bizilagunei eta 262 horietatik, BAKARRIK 9 izan dira kontratu finkoak, eta aurretiaz behin behinekoak zirenen artean BAKARRIK beste 9 kontratu bihurtu dira finko … alegia, 18 kontratu finko eta 244 aldi baterakoak!!!

Langabezia handiagoa emakumeen, adinekoen eta zerbitzuen sektorearen artean

Emakumeak: langabetuen artean, 419 (% 12) emakumeak dira eta 315 (% 9,1) gizonak. Adinaren arabera, 734 langabeetatik 396, 45 urtetik gorakoak dira, erdia baino gehiago. Lan-sektoreari dagokionez, Sopelan dauden 772 langabeetatik 553 zerbitzuen sektorekoak dira.

Bizkaia eta EAE

Bizkaiko eta EAEko datuak erabil ditzakegu erreferentzia gisa. Bizkaiko langabezia-tasa % 12,5ekoa da eta EAEkoa % 11,4koa; eta esanguratsua da oso, hemen ere emakumeek gehiago sufritzen dutela langabezia gizonek baino, emakumeen artean % 13,1ekoa da langabezia EAEn eta gizonen artean % 9,7koa. (W)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

133 Ikustaldiak
Partekatu: