Polizia Nazionalaren atxiloketak Sopelan joko-aretoen aurka protesta egiteagatik

Sopeloztar talde handi batek elkarretaratzea egin zuen atzo, osteguna 23, 18: 00etan udaletxeko plazan, Polizia Nazionalak gure herrian egindako atxiloketak salatzeko eta atxilotuei elkartasuna eta babesa helarazteko.

3 atxiloketa eta erregistro bat

Atzo goizean, Espainiako Poliziak hiru bizilagun atxilotu zituen eta beste sopeloztar baten etxea miatu zuen. Atxiloketa horiek joko-aretoen aurka egindako ustezko salaketen eta ekintzen barruan kokatzen dira. Atxiloketak, berez, larriak badira, “atxiloketak Euskal Herrian lekurik izan behar ez lukeen atzerriko indar errepresibo batek egin izana, hau da, Polizia Nazionalak” gertatutakoa larriagotzen du Sopelako EHBilduk salatu duenez.

Joko-areto bat Sopelan: 2020ko uztailean proiektua geldiarazi zen, urrian udal gobernuak onartu zuen

Orain urtebete, 2020ko uztailaren 30eko osoko bilkuran, Sopelako EHBilduk mozio bat aurkeztu zuen Arrigorri joko-aretoaren handitzeko lanak etetea eskatzeko. Une hartan, lokalaren azalera erabilgarria bikoiztea eztabaidatzen ari zen udaletxean, 108.49 m2-tik 229,16m2-ra, Arrigorrik joku-aretoak ordura arte “MEC MEC” jatetxeko lokala erosi baitzuen.

Une hartan, udal talde guztiek baiezkoa eman zioten mozioari, beraz, handitzea eten zen; baina urrian, Udaleko Gobernu Taldeak, eskaera berriro aztertu ondoren, “oniritzia” eman zion handitzeari.

Joko-aretoak: ludopatia ezkutuko arazoa da gure gizartean.

Joko-aretoak ez dira edonolako lokalak: ludopatia gaur egungo gaixotasuna da, eta neurri handi batean areto mota honen ondorioz areagotzen ari da; batez ere gazteen artean eta gure gizarteko segmentu zaurgarrienetan. Ikerketa batzuen arabera, Euskal Herriko 3 gaztetatik batek ohikotasunez egiten du apustu; praktika horien kontsumitzaileen % 66k 35 urte baino gutxiago ditu; jokatzen dutenen % 15ek ludopata bihurtzeko arrisku larria dute. 2017an 340 milioi euro baino gehiago jokatu ziren apustuetan EAEn, aurreko urtean baino % 10,5 gehiago eta 2012an baino % 113 gehiago. (W.)

237 Ikustaldiak
Partekatu: