Sopelako jaiak: errua gazteena da.

Gaur gauean istilu larriak izan dira Sopelan: pertsona asko (200 inguru diote)herriko “Bai” jaiak ospatzen ari ziren eta Ertzaintzak kargatu egin du.

Zein erraza den errua gazteei leporatzea!

“EZ” jaiak esatea erakundeen zinismo hutsa da. Sopelan “BAI” jaiak bultzatu ditu Sopelako Udalak triptiko bat banatuz etxe guztietan Udan Sopelan JAI izenburupean, eta San Pedro Jaiak eta Karmen Jaiak azpiatalekin programazio oso on bat aurkeztuz: adin guztientzako jarduerak, baita meza nagusia ere, eta gazteentzako kontzertuak talde indartsu eta punta-puntakoekin jende asko erakartzeko.

Sopelan Coviden “trasmisio tentsionatuan” gaude, 200 kutsatu baino gehiago 100.000 biztanleko; EAEn “transmisio moderatuaren eta tentsiodunaren” arteko mugan gaude, 150 kutsatu inguru 100.000 biztanleko. Eta datuak hauek izan arren, erakundeek ondorengo mezuak helarazi dizkigute: maskararik ez, tabernak goizaldeko ordu biak arte irekita, herriko festak ANTOLATU… Datu hauekin Eusko Jaurlaritzaren Bizi Berri III planak ostalaritza 21:00ean ixtea proposatzen zuen, eta helburua zen 60tik beherako tasa lortzea.

Erakundeek ez dute haien helburua betetzen, interes ekonomikoak lehenesten dituzte, osasun-plana desegin da eta esaten dute herritarrak direla “erantzuleak”. Gure herriko terrazetan ADIN GUZTIETAKO pertsonak kontsumitzen ikustea egunerokoa da, maskara erabili gabe, distantzia mantendu gabe, eskuak garbitu gabe… “ez da ezer gertatzen”; baina gazteak direnean, erantzuna betikoa da: Ertzaintza etortzen da, foam-bolak bota eta gazteak sakabanatu. Zein erraza den gazteak kriminalizatzea!

Eta ez da gazteen defentsa paternalista eta sinplista egin behar. Gazteek ere oso ondo ezagutzen dituzte egoera hori eta Coviden datuak; beraz, gazteek ere jakin badakite nola jokatu behar den eta gertatutakoan erantzukizuna ere badute; hori bai, erantzukizun partekatua gizarte esparru askorekin eta erakundeekin. Eta orokortu gabe, ez dira “gazteak”, 200 gazteri buruz hitz egiten da, eta Sopelan askoz gehiago daude. (W.)

Oharra: Erantzunkizuna ez da jaietako egitaraua egin dutenena, haiek beren lana bete dute programa on bat eginez; erantzukizuna Udalaren arduradun politikoena da

412 Ikustaldiak
Partekatu: