“Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala Sopelan

“Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentalaren emanaldia izango da ostiral honetan, ekainak 18, 18:30ean hasita, Kurtzio Kultur Etxean. Ikus-entzunezkoa ikusi ostean, solasaldia egiteko aukera egongo da Joseba Elorriagarekin (Izadi Gurasoekin Etxera plataformaren kidea) eta Rosa Carrillorekin, Izadiren amama.

Dokumentalak Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak eta haren alaba Izadi pairatzen ari diren egoera azaltzen du; izan ere, Aranjuezeko espetxean bizi da Izadi egun, baina haurrak 3 urte beteko ditu datorren urtarrilean eta espetxetik atera beharko da bere amarengandik urrunduz.

Izadi 2019ko urtarrilean jaio zen eta urte horren amaieran “Izadi gurasoekin etxera” dinamika sortu zuten: dokumentalean Izadiren gurasoen nahiz haien gertuko zenbait pertsonaren testigantzak jasotzen dira.

172 Ikustaldiak
Partekatu: