Munipak Ernai

Sopelako udaltzain bi ikertuko dituzte Ernaiko kide baten ustezko atxiloketa irregularragatik

Sopelako udaltzain bi ikertzen ari dira Ernaiko kide baten ustezko atxiloketa irregularragatik

Sopelako Udaltzainek Ernaiko kide bat atxilotu zuten orain hiru hilabete. Atxiloketa hori eta egun horietan udaltzainek gazteei egindako beste identifikazioek ezinegona sortu zuten eta otsailaren 27an kontzentrazioa burutu zen Sopelako polizia-etxearen aurrean.

Atxilotutako gaztea Ernaiko kidea zen, eta erakunde honen arabera, udaltzainek gaztearen zenbait oinarrizko eskubide urratu zituzten atxiloketa unean; hori dela eta, parte hartu zuten agenteen aurkako kereila jarri zuten.

Ernaik jakinarazi du joan den astean, Getxoko Epaitegiak agenteen esku-hartzea ikertzeko zenbait dilijentzia zabaldu dituela. “oso berri garrantzitsua iruditzen zaigu, izan ere, guk hasieratik salatu dugu atxiloketa honen izaera arbitrarioa” baloratu du gazte erakundeak.

Sopela.net-ek sakon informatu zuen une hartan gai honetaz: Elkarretaratzea Sopelako Udaltzaingoaren bulego aurrean; Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak?; Ernai Sopelak udaltzaingoen jazarpena salatzen du

323 Ikustaldiak
Partekatu: