Sopela: Palestinarekin elkartasuna

Atzo, maiatzak 20, hainbat lagun bildu ziren Sopelako udaletxeko plazan 19:00etan. Azken egunetan Israelek jaurtikitutako misilek suntsitu dute, berriro ere, Gazako lurraldea, eta Sopelako lagunek Palestinako herriarekin elkartasuna adierazi nahi izan dute.

Maiatzaren 20, Al Nakba eguna da, orain dela 73 urte Israel estatua sortu zen, eta horren ondorioz milaka palestinar euren etxeetatik bota edo ihes egin behar izan dute. Gaur egun, oraindik ere, Israelek palestinarrak euren lurretik eta etxeetatik botatzen jarraitzen du Jerusalengo Sheik Jarrah auzoan ikusi dugun bezala.

226 Ikustaldiak
Partekatu: