langabezia Sopela

Sopela: 2021eko lehen hiruhilekoaren amaiera, % 11,1 langabezia

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; eta 2021eko lehen hiruhilekoaren amaieran, gure herrian 772 langabetu zeuden, alegia biztanleon %11,1. Covid-19ak eragindako krisia nabaria da, eta 2021erako iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez da eman inondik inora eman; hain zuzen ere, 2020. urtearen amaierako datuak eta une honetakoak berdintsuak dira: 2020. urtearen amaieran langabeziaren tasa %11,42 zen eta langabetuen kopurua 787.

Langabezian emakume gehiago, adinenekoak eta zerbitzuetan

Emakumeak: Langabetu hauetatik, 416 (%11,9) emakumeak dira eta 356 (%10,3) gizonak. Adinari erreparatuz, 772 langabetuetatik, 401 lagunek 45 urtetik gorakoak dira: langabetuen erdia baino gehiago. Lan sektoreari begiratuz, 772etatik 581 zerbitzu arlokoak dira.

Bizkaia eta EAEn

Bizkaiko eta EAEko datuak irizpidetzat hartuz, Bizkaiko langabezia data %13,2 da eta EAEn %12,01. Esanguratsua da oso, hemen ere emakumeek gehiago jasaten dugula langabezia gizonek baino, emakumeon artean langabezia %13,6 da EAEn, eta gizonen artean %10,6. (W.)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

215 Ikustaldiak
Partekatu: