Herri bazkaria etxean ETXERA ekartzeko!

Ohikoa da gure herrian herri-bazkariak ospatzea; baina pandemiak behartutako neurriengatik aspaldian ez dira horrelako ospakizunik egin, eta hainbat herri mugimenduren diru iturri nagusienetariko bat bertan behera geratu da azken urte luze honetan.

Bizi ari garen garai txar eta latz hauetan presoen egoerak kezkagarria jarraitzen du izaten, eta haiekiko elkartasuna adieraztea eta helaraztea inoiz baino zailagoa da, hau dela eta abian jarri da dinamika berri eta irudimentsua: elkartasun bazkaria

Apirilaren 24an, elkartasun bazkaria

Herri bazkaria bai, baina bakoitza bere etxean bazkalduko du eguneroko bizikideekin. Horretarako bazkaria enkargatu behar da apirilaren 21a baino lehen ondorengo telefonoan 661 671 001 eta 24an jaso eta ordaindu bazkaria Sopelako Herriko Tabernan  14:30  – 15:00 bitartean.

15 eurotan indaba platerkada osoa izango dugu etxera eramateko: indabak, aza, odolostea, txorizoa, saihetsa, natillak postrerako eta ogia. Bazkaldu etxekoekin, baina bazkari guztietan presoekiko elkartasuna “Etxera” aldarrikatzeko.

210 Ikustaldiak
Partekatu: