Erdigunearen semipeatonalizazioa: atzerapena, kontraesanak eta akordiorik gabe.

Alde positiboak.

Sopelako Udalak parte-hartze prozesua jarri du abian “ibilgailuen zirkulazioaren zati handi bat herrigunetik ateratzeko”. Proiektu honek ekarpen positiboak ditu, hala nola Akilino Arriola kaleko semipeatonalizazioa eta Jauregizar plaza handitzea elizaren lorategi-eremuarekin lotuz Etxebarri kalearen zati bat erabiliz.

Atzerapena: 5 urte.

Semipeatonalizazio-proiektu hori 2015ean esleitu zitzaion enpresa bati Saioa Villanueva (EHBildu) alkatetzan zegoela; baina 2016an Gontzal Hermosilla EAJko alkateak geldiarazi egin zuen proiektua eta obra egiteko lehiaketa irabazi zuen enpresari kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, “kudeaketa ona!!!”.

Argazkian EHBilduren 2016ko proposamena ikus daiteke

Kontraesanak: “Trafikoa erdigunetik atera” eta “erdigunean lurpeko aparkaleku bat egin”

Oraingo proiektu honetan, 170 plaza izango duen lurpeko aparkaleku bat planteatzen da elizaren parean, aurreko bi legegintzaldietan (EHBildu 2011-2015 eta EAJ 2015-2019) egindako mugikortasunari eta irisgarritasunari buruzko azterlanetan aholkatu eta aurreikusi ez dena.

Zirkulazioa erdigunetik “atera” nahi da, eta lurpeko aparkaleku eraiki nahi da ondo-ondoan, zirkulazioa handituko duena bertara hurbilduko diren ibilgailuen kopurua handitzen baita. Honi gehitu behar zaio epe luzeko obrek sortuko dituzten eragozpenak eta hainbat milioi euroko kostua. Epe luzerako hipotekak eta Sopela mobilitate eredu zaharkituetara kondenatzen dute.

Akordiorik gabe:

EAJk proposatutako ideia horrek ez du beste udal talde batzuen babesik, ez du EAJk eta PSEk eta EHBilduk lortutako akordioa errespetatzen, eta gainerako udal taldeei ere ez zaie jakinarazi. Hain zuzen ere, aurretiaz argitaratu zen albistea DEIAn (apirilak 4) udalaren web orrian baino (apirilak 7).

Aurreikusitako datak bertan bera uztea

Hori da, hain zuzen ere, EHbilduko Udaleko oposizioko talde nagusiak egindako eskaera: “Herritarrei informazioa eta kontsulta egiteko aurreikusitako datak bertan behera uztea eta jarraitu beharreko prozedurak eta urratsak adostea, Hirigintza Batzordean Udalbatzako talde guztiei adostutako edukiaren berri emanez”. Koalizio abertzaleak salatu duenez, “Aurkeztutako proposamena sopeloztarrei egindako kontsulta bat baino ez da, dagoeneko prestatuta dagoen zerbaiti buruz iritzia emateko”, eta ez da benetako proiektu parte-hartzailea mugikortasun arazoei irtenbideak proposatu eta diseinatzeko. (W.)

363 Ikustaldiak
Partekatu: