BM Prosezio

Aste santua aprobetxatuz, Hipermerkatuari ez! plataformak prozesio bat antolatu du ostegun honetan eguerdiko 12:00etan udaletxeko plazan, BM hipermerkatuak herrian eragingo duen egoera salatzeko asmoz.

Plataformak hurrengoa helarazi egin du bere sare sozialen bitartez:

Apirilaren 1ean etorri “Herriaren Pasioa” bizitzera 12:00etan Sopelako Udaletxe Plazatik prozesioa abiaraziko da BMaren lurrak izango diren Bareñoko auzoraino. Hipermerkatuaren irekitzeak ekar dezakeen herriaren heriotza dela eta, prozesioak Sopelari azken agurra emango dio.

Horretarako, ahalik eta auzokide gehienon parte hartzea beharrezkoa izango da. Prozesioan gurutzeak banatuko dira, eta gero, BMko lurretan jarriko dira.

Beste herri eredu bat merezi dugulako, kapitala eta bere espekulaziotik at, Sopelako BMari EZ!

148 Ikustaldiak
Partekatu: