Sopelako SAREk jakinarazi du Sergio Polo preso sopelostarra Arabako Zaballako kartzelara eraman dutela. Sergioren lekualdaketa urtarrilaren 29an jakinarazi zuen Espetxe Zuzendaritzak; baina bi hilabete baino gehiago behar izan dute lekualdaketa gauzatzeko.

SAREk poza, maitasuna eta elkartasuna adierazi die Sergiori eta haren familiari, eta sakabanaketa politika aplikatzeagatik jasan behar izan duten sufrimendua salatu du. Sergio bere ingurunetik urrun egon da 1999ko martxoaren 9tik: 22 urte.

22 urte urrun eta eskubide guztiak ukatuta: Sergiok irteteko baimenak izan zitzakeen 2006an; 2019an baldintzapeko askatasuna lortu, eta behin betiko kalean egon beharko luke 2021eko abuztuan kartzela zigorraren 3/4ak bete ondoren.

159 Ikustaldiak
Partekatu: