Martxoaren azken ostirala: etxera

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, martxoak 26, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

SARE herri ekimenak bultzaturik, hitzordua 20:00etan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

Hile honetan, bereziki eskatu nahi zaio Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari presoen lekualdatze plana lehenbailehen amai dezan, egiteke dauden hurbilketak  gauzatu ditzan eta lekualdatze-erritmoa bizkor dezan.  

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

277 Ikustaldiak
Partekatu: