Lelo berdinarekin jaio da Sopelan, apostu etxeen kontrako mugimendu berria, hain zuzen, Arrigorri aretoaren kontrako mugimendua. Apostu etxe honek, urte hasieran bere lokalaren tamaina iaia bikoiztu egin zuen, negozioaren arrakastaren isla. Hau larritzat hartzen du mugimenduak eta egoeraren kontra jotzeko deia egiten du.

Hemen mugimenduak publikatutako komunikatua:

JOKO ARETOA SOPELATIK AT!

Tamalez, gure inguruan geroz eta ohikoagoa dugu joku aretoen, apustu etxeen, online apostu egiteko plataformen etabarren presentzia. Zentzu horretan, Sopela ez da salbuespena, eta horren erakusle garbia dugu herriaren erdialdean kokatzen den Arrigorri joku aretoaren zabalkuntza “Recreativos Uribe Kosta” enpresaren eskutik.  Arazo honen larritasuna erakuste aldera esan beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoan 43.000 pertsona daudela ludopatiaren menpe, eta EAE dela estatuan apostu etxe dentsitate handienetarikoa duen lurraldea. Pandemia garaian ere, lehentasuna eman diotelarik apostu etxeak irekitzeari.

Ulertu beharra daukagu, mota honetako aretoek, sopeloztarren dependentzia harremanetan gorakada nabarmena suposatzen dutela. Zentzu honetan, azpimarratu behar dugu, negozio hauek eta hauen gorakada nabarmenak, harreman zuzena gordetzen dutela burgesiak frente guztietan zabaldutako ofentsibarekin, etengabeko krisi testuinguru batean euskal herri langilearen kontrol eta sumisioa helburu dutelarik. Burgesiak bultzatutako kontrol eta dependentzia mekanismo hauei esker (droga kontsumoaren gorada izan zitekeen moduan), langile klasea betiereko miseria kultural eta materialean bizitzera kondenatuta dago.

Arazoaren aurrean, autoritate instituzionalen paternalismoarekin topo egiten dugu zeinetan dependentziaren inguruko “sentsibilizazio” kanpaina ahantzuetan dependentziaren eta ardura indibidualaren inguruko lelo hutsalak behin eta berriro errepikatzen diren. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da haien legeek eta erreformek, haien komunikabideekin batera horrelako aktibitateak legitimatzen eta bultzatzen dituztela. Hortaz, irmoki exigitzen dugu huts ditzatela joko aretoen erabiltzaileak kriminalizatzen dituzten kanpaina mediatikoak egiteari eta behingoz jarri daitezen jo puntuan  etekin ekonomikoak eta euren kontrol soziala mantentzeko horrelako negozio ereduen hedapenean interesatuak daudenak. Bide batez euskal herri langilearengan horren kaltegarriak diren jarduera hauen bultzatzaileak zigortzea eskatzen dugu.

163 Ikustaldiak
Partekatu: