Sopela Zipiriñe

eta Zipiriñeko etorkizunaz… zer?

Bi proiektu aukeran…

Zipiriñe eskolak duen espazio arazoari irtenbidea emateko prozesu parte-hartzailea burutu zen urtarrilaren 18tik 22ra. Prozesu honetan Zipiriñeko hezkuntza-komunitateko kideek parte hartu zuten on-line zein modu presentzialean, eta zenbait galbahe pasa ondoren, bi proiekturen artean erabakitzeko aukera izan zuten: PNVk aurkeztutakoa gaur egungo eraikina birmoldatzeko eta handitzeko, eta EHbilduk landutakoa eraikin berri bat eraikitzeko Loroñon.

Zergatik ez dira emaitzak publikoak egin?

EHBilduk bere ardura plazaratu du prozesu horren emaitzak publikoak izateko suertatzen ari den atzerapenaz. Zipiriñeko familiei egindako galdeketaren epea urtarrilaren 22an bukatu zen; eta oraindik Zipiriñeko familiei, irakasleei, langileei, alegia, hezkuntza-komunitate osoari, eta baita Sopelako herritarrei, ez zaie jakinarazi ofizialki prozesuaren emaitzak. “Oso larritzat jo dugu behin prozesu parte-hartzailea bukatuta, oraindik ez ezagutzea ofizialki prozesu horren emaitzak.” dio EHBilduk bere oharrean.

Emaitzak eta erabakitakoa beteko den konpromisoa publikoa izan behar

EHBilduk eskatu du prozesuaren emaitzak publikoak egitea Udaleko webgunearen bitartez eta Sopela Gurea aldizkariaren bitartez eta Zipiriñeko gurasoek erabakitakoa beteko den Udal Gobernuaren konpromisoa, aukeratutako proiektu hori EAJk zein EH Bilduk proposatutakoa izanda ere (W.)

ondorengo artikuluak irakur daitezke

Sopelak: ikastetxeen leku arazoak konpontzeko proiektuak Hezkuntza Sailaren esku eta Zipiriñe: 4, 3, 2… geroa erabakitzera

237 Ikustaldiak
Partekatu: