Munipak Ernai

Ernai Sopelak udaltzaingoen jazarpena salatzen du

Pasa den igandean, arratsaldeko 18:30etan, Ernaiko kide diren bi gazte udaltzaingoengatik identifikatuak izan ziren pankarta bat jartzen ari ziren bitartean. Sopelako Ernaik salatu duen bezala, udaltzaingoek era bortitzean eta harrokeriaz hurbildu ziren haiengana. Gazte talde honek,  bere sare sozialetan egin bezala, komunikatu baten bitartez azaldu egin du gertatutako guztia.

Ernai Sopelak argitaratutako artikulua :

Duela 5 egun zipaioek Sopelako bi militante identifikatu zituzten. Gaur munipek Ernaiko bi militante pankarta bat jartzen ari zirela identifikatu dituzte. Ernaiko bi kideak pankarta jartzen ari zirela munipen kotxe bat agertu eta bi kideei identifikatzeko agindu diete, hauek, egiten ari zirena guztiz legala zela eta ez zutela zertan identifikatu esan diete. Munipek oso era bortitzean identifikatzeko agindu eta egiten ez bazuten komisaldegira eramango zituztela esan diete. Mehatxuak jarraitzen zuten bitartean, beste munipa kotxe bat agertu eta zebra-bide alboan zegoen “bolardo”  baten aurka txokatu eta kotxeko beheko zatia apurtu du. Azkenean bi kideetako bat identifikatu egin da, baina munipen bi kideen identifikazioak nahi zituztela esan dute, munipa bat identifikatu ez den kidearengana hurbildu eta “Uno me vas a dar el DNI por que yo te lo digoy dos me los vas a dar y como tenga que contar hasta 10 te vienes conmigo” esan dio. Kideak identifikatu gabe jarraitu du eta egiten ari zirena haien eskubide dela esan eta munipetako bat barrezka hasi da. Ea zergatik ari zen barrezka galdetu diotenean, honek “por que no teneis ni puta idea” esan eta barrezka jarraitu du. Horren aurrean bi kideek plaka txartela eskatu eta munipak bere burua ernaiko kide baten burura hurbildu eta bere zenbakia oihukatu dio. Azkenean bi kideak identifikatu eta munipek alde egin dute.

Asteartean esan genuen bezala, argi dago gazteon aurkako kriminalizazio estrategia bat bizitzen ari garela, kriminilazio honek indar gehiago hartzen du gazte militante eta konprometituen aurka. Ez da kasualitatea aste batean birritan zipaioak eta munipak Ernaiko kideak identifikatu eta mehatxatu izana eta hauek militantzia eta konpromezua zapaldu nahi badute, guk militantziaz eta konpromezuz erantzungo diegu.

Gazteon aurkako kriminalizazioaren aurka, ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA.

155 Ikustaldiak
Partekatu: