Sopela: ankerkeriari stop!. Aitor eta Galder aske!”.

Euriak lagundu ez duen arren, gaur (otsailak 6) hainbat sopeloztar elkarretaratu dira pilotaleku eta liburutegiko arkupetan Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteei elkartasuna adierazteko eta Espainiako Auzitegi Nazionalak berriki ezarritako zigorra salatzeko.

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte independentisten aurkako lau urteko kartzela-zigorrak erantzun zabala izan du larunbat honetan Euskal Herriko kale eta plazetan. Sopelan “Ernai” k egin du deialdia “Orain inoiz baino gehiago, ankerkeriari stop!. Aitor eta Galder aske! lelopean. (W.)

89 Ikustaldiak
Partekatu: