Sopela langabezia

Sopela: 2020ko langabezia %11,42

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2020. urtearen amaieran gure herrian 787 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %11,42. Covid-19ak eragindako krisia nabaria da, eta aurreko urteetako datuekin alderatzea besterik ez dago langabeziaren igoera ikustarazteko: 2018. urtearen amaieran, tasa %9,7koa zen, eta 2019.urtearen amaieran %9,4. Alegia, gaur egun, bi puntu gehiago

Emakume gehiago: %12,87, adinenekoak eta zerbitzuetan

Emakumeak: Langabetu hauetatik, 430 (%12,87) emakumeak dira eta 357 (%10,05) gizonak. Adinari erreparatuz, 787 langabetu hauetatik, 404 lagunek 45 urtetik gorakoak dira, alegiak langabetuen erdia baino gehiago (%51,33). Lan sektoreari begiratuz, Sopelan dauden 787 langabetuetaik 583 zerbitzuetakoak dira.

Bizkaia eta EAEn

Ezinbestekoa da Bizkaiko eta EAEko datuak kontuan izatea, Bizkaiko langabezia data %13,14 eta EAEn %12,06; eta esanguratsua da oso, hemen ere emakumeek gehiago jasaten dugula langabezia gizonek baino, emakumeen artean langabezia %13,58 da EAEn, eta gizonen artean %10,65. (W.)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

266 Ikustaldiak
Partekatu: