UnitedCaps

Akordio ekonomikoa Sopelako United Caps enpresan, 65 eguneko grebaren ostean

ELA sindikatuak akordioa lortu du United Caps enpresaren zuzendaritzarekin egoitza judizialean. Bertan onartzen da enpresak bere ekoizpena lekuz aldatzeko proposatutako neurria bidegabea dela eta, ondorioz, langileek ohikoa den diru kopurua baino konpentsazio handiagoak jasoko dituztela lekualdaketengatik edota indemnizazioengatik, batez beste 100 egun lan egindako urte bakoitzeko.

United Caps

United Caps Sopelako enpresa da eta tapoi plastikoak ekoizten ditu. Enpresako kudeatzaileek azaroaren 20an iragarri zuten Sopelako lantokia itxiko zutela eta ekoizpena Gironara (Katalunia) eramango zutela. Ondorioz,lanpostua galduko zuten langileek greba mugagabeari hasiera eman zioten azaroaren 24an. Enpresaren itxiera honek 37 langileengan du eragina, horietatik 6 Sopelakoak dira eta 16 eskualdekoak

65 eguneko greba

ELA sindikatuak azpimarratu duenez, “ez dago mugikortasunik, ezkutuko itxiera da”, hori dela eta, hainbat proposamen egin ditu enpresa lekuz aldatzea saihesteko, baina multinazionalak ez ditu onartu.

ELAk euskal erakundeen pasibotasuna ere kritikatu du; izan ere, langileak babesik gabe utzi dituzte haien lanpostuen aldeko defentsan. Lan Ikuskaritzaren jokabidea ere salatu du ez duelako ebazpenik eman grebarako eskubidea urratu dela egiaztatu arren eta greba-batzordeak salaketak aurkeztu zituenetik ia bi hilabete igaro ondoren. Horrek gatazka luzatzea baino ez du eragin. (W.)

136 Ikustaldiak
Partekatu: