Elkerretaratzea Hiper

Atzo eguerdiko 13:00etan, herritar talde batek Bareñon eraikiko duten hipermerkatuaren kontrako elkarretaratzea antolatu zuen, Hipermerkatua gelditu, herria babestu! lelopean. Elkarretaratzea bukatzean, komunikatu hau irakurri zuten:

Eskerrik asko gaurkoan hipermerkatuari ez! esateko hurbildu zareten guztioi. Badakigunez, udalak baimena eman du Bareñon (hondartzara doan zubiaren ondoan) eraikitzeko. Hamaika dira hipermerkatua bezalako proiektuak aurrera ez eramateko arrazoiak, besteak beste, kotxe pribatuen erabileraren sustapena, herria zatitzea, ondare arkeologikoaren suntsipena…

Hala, badira Sopela eta Uribe Kostan beste hainbat proiektu hirigintza eredu honen baitan aurrera eramaten ari direnak, hala nola, Ibarbengoako metro geltokia, ibai azpiko errepidea, apustu etxeen hedapena, zentro komertzialak ugaltzea…  Kapitala geroz eta arinago kontzentratzea ahalbidetzen duen eredua, alegia.

Honen aurrean, antolaketa politikoari ekitea dagokigu, hirigintza eredu diruzale eta basatiari aurre egingo diona eta gutxinaka gure alternatiba politikoa gorpuzten joateko.

Antolatu eta borrokatu, hipermerkatuari ez!

98 Ikustaldiak
Partekatu: