Zaldibarreko kasuaren urteurrena aprobetxatuz, zapatu honetan, hilak 30, eguerdiko 13:00etan elkarretaratzea antolatu du hipermerkatuaren kontrako plataformak, haien aldarrikapenak plazaratzeko. Hau da beraiek helarazitako mezua:

Urtarrilak 30ean urte oso bat beteko du Zaldibarreko hondamendiak, eta horren memorian Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herri guztiei U30 ALDAKETALDIAN parte hartzera deitu zaie bakoitzak bere aldarrikapen ekologistak egin ditzaten. Sopela ere honen parte izango da Bareñon eraiki nahi duten hipermerkatuaren sorrera salatuz. Jakin badakigu hipermerkatu berri honek hainbat kalte eragingo dituela herrian: bertoko saltoki txikien suntsipena, lan prekarizatua, kontsumo jasanezina, kutsadura eta lurraren suntsipena, besteak beste.

Horregatik, urtarrilak 30ean 13.00etan, udaletxeko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. Batu borrokara! Goazen hirigintza eredu honi planto egitera, gurea sor dezagun!

249 Ikustaldiak
Partekatu: