Sopelako udaletxearen aurrean salaketa: “Iberdrola, lapurrak”

“Iberdrola lapurrak”. Horrela, argi eta garbi, esan zuen Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak (BPM) atzo larunbatean, urtarrilak 23, Sopelako udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean argindar eta gas tarifen igoera eskandalagarria salatuz.

BPMk emandako datuen arabera, % 27 igo da tarifa elektrikoa eta % 22 gasarena. Argindar eta gas enpresa handiak hotz-boladaz eta pandemiaz baliatu dira prezio eskandalagarriak ezartzeko pertsonen bizi-baldintzekin negozio ez-morala eginez. Une honetan, gainera, etxean itxialdian egonik, inoiz baino elektrizitate eta gas gehiago kontsumitzen den unea da.

MPBk aldarrikatzen du Gobernuak benetako enpresa-oligopolio horien aurrean esku har dezan prezioak benetako eskariari egokitzeko erabiltzen duten sistema gaiztoa eragozteko eta oinarrizko behar unibertsal horiek estatuak berma ditzan, horretan aritzen diren enpresak nazionalizatuz eta tarifa-prezio guztiz eskuragarriak ezarriz gizartearen zati handienari, bereziki gizarte-sektore ahulenei. (W.)

321 Ikustaldiak
Partekatu: