Sopela: kontuz Covid 19rekin Gabon ostean

Covid tasa Sopelan: 204,93

204,93 da Sopelako Covid tasa 100.000 biztanleko  Osakidetzak urtarrilaren 11n egindako azken txostenaren arabera. Gabonen hasieran, abenduaren 23an, tasa hori 162,20koa zen.

14 positibo aste batean

Kopuru estatistiko hauek, pertsona gaixoen isla dira: horrela abenduaren 23an, Gabon aurreko astean, Sopelan 8 positibo erregistratu ziren; orain, kopuru hori ia bikoiztu egin da, eta azken aste honetan 14 positibo eman dira gure herrian.

Egia da urrian zegoen tasa jaitsi egin dela; izan ere, urriaren 20an, bigarren itxialdiaren aurretik, Sopelak 401,64ko tasa ematen zuen, eta gogora dezagun 500etik gorako tasa duten herrietan gehieneko alerta egoera ezartzen dela. Dena dela, Gabonetan jaitsiera hori eten da, eta orain igotzen ari da tasa. Kontuz eta izan gaitezen zentzudunak. (W.)

219 Ikustaldiak
Partekatu: