Presoen urrunketari amaiera emateko aldarrikapenak Sopelako kaleak bete ditu.

Sopelan azken urteotan egin den manifestaziorik handienak hartu zituen herriko kaleak atzo (larunbatean, hilak 9) euskal presoen urrunketa politikari amaiera emateko aldarrikapenaren pean.

Deialdia SARE herri ekimenak egin zuen eta 238 euskal udalerritan gauzatu ziren mobilizazioak. Sopelan, txalaparta entzun ondoren, jendetzak herriko kaleak zeharkatu zituen zanpatzarren atzetik eta udaletxeko plazan amaitu zen ekitaldia Espainiako eta Frantziako gobernuei euskal presoen egoera gehiago ez luzatzeko eskatuz eta beren legedia bete dezaten.

Ondorengo alderdi politikoek bat egin zuten bat mobilizazioarekin: EAJ, EHBildu, Elkarrekin-Podemos eta Geroa Bai; eta sindikatuek: ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, esk, Etxalde, Hiru eta CGT. (W.)

253 Ikustaldiak
Partekatu: