Sopela, eta Euskal Herri osoa, mobilizatuko da larunbatean presoak etxera ekartzeko

Urtarrilaren 9an, larunbata honetan, Euskal Herriko herri guztietan mobilizazioak egingo dira Euskal presoak Euskal Herrira!!! aldarrikatuz, eta orain arteko urrunketa politikari amaiera eman dakion exijituz.

Sopelako hitzordua

Urtero, urtarrilaren hasieran, manifestazio erraldoia egiten da Bilbon; baina, 2021 honetan,  pandemia saihesteko ezarritako neurriak kontuan hartuta, “ekitaldiak” herriz herri egingo da, eta Sopelan 17: 30ean izango da hitzordua, Udaletxe plazan.

Euskal gazteriak urtarrilaren 2an esan zuen bezala: “Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioak biziko dituen azken belaunaldia izan nahi dugu eta izan behar dugu”. Argazkian,  Sopelako Ernaiko hainbat gaztek mobilizazioekin bat eginez Sopelako bi presoen irudiarekin. (W)

157 Ikustaldiak
Partekatu: