Gabonetan “presoak etxera” aldarria Sopelan

Gabonetan, pandemian bete-betean, eta murrizketak; baina Sopelostar askok gogoan dituzte euskal presoak. Gaur, abenduaren 24an elkarretaratzea egin da Sopelako udaletxeko plazan 13:00etan eta lagun talde handi batek hartu dute parte. Elkarretaratzean Olentzeroari gutuna bidali zaio “presoak etxera” etor daitezen eskatuz.

Honez gain, abenduaren 31n, urteko azken egunean, urteko azken mobilizazioa egingo da 19:00etan SARE eta ETXERAT herri mugimenduek deiturik xede berberarekin: “etxean nahi ditugu!!!”

Ekimen bi hauek Euskal Herrian egingo diren beste jarduera askorekin bat egiten dute, esate baterako, gonbidapena egiten zaie herritar guztiei abenduaren 26an, 18:30ean Basauri egingo den martxara gerturatzeko, herriko anbulatoriotik espetxeraino.

Gainera, Bilbon urtero urtarrilaren hasiera manifestazio erraldoia egiten da , aurtengo data, urtarrilaren 9a da, baina bizi garen pandemia ekiditeko ezarritako neurriak aintzat hartuz herriz herri burutuko da “manifestazioa” eta Sopelan eginda dago jadanik hitzordua: urtarrilaren 9an, 17:30ean Sopelako udaletxeko plaza beteko da “Euskal presoak etxera” aldarrikatuz. (W.)

354 Ikustaldiak
Partekatu: