kontzentraUnitedCaps

United Capseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian

12:30ean izan da mobilizazioa enpresaren aurrean, hainbat egin dituzte jada lekualdatuko zituztela iragarri ondoren

Itxieren eta lekualdaketaren aurkako protesta gisa, langileek greba mugagabea hasi zuten azaroak 24ean. ELAren iritziz “ez da lekualdaketa, ezkutuko itxiera baizik”.

Grebaren segida gisa, hilabete hasieran, abenduak 3an manifestazioa deitu zuten. Lantokia dagoen Olabide kaletik irten zen. Leku horretan bertan batu dira gaur, abenduak 23, haien egoera salatzeko.

Lekualdaketa Gironara

Azaroaren 20an, United Capsek, tapoiak ekoizten dituen enpresak, langileei adierazi zien Sopelan dagoen lantokia itxi eta Gironara (Katalunia) mugituko zutela. Ondorioz, bertako 37 langilek lana galduko lukete ELAren arabera.

209 Ikustaldiak
Partekatu: