Sopela: “Demokrazia” lelopean elkarretaratzea

Gaur, abenduak 19, 100 lagun baino gehiago elkarretaratu dira Sopelako udaletxeko plazan, 12: 00etan “Demokrazia” lelopean.

Bateragune auzia

Mobilizazio honek bat egin du sindikatu, alderdi eta eragile askok egindako deialdiarekin Espainiako Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziagatik berriro epaitzeko hartutako erabakiak eragindako ezinegonaren aurrean.

Euskal gehiengo sindikala, alderdi politikoak eta hainbat herri eragile elkarrekin atera dira kalera gaur ia 200 herritan, lelo sinple eta adierazgarri batekin: “Demokrazia”. ELA, LAB, Steilas, ESK, CCOO-Euskadi sindikatuek; EHBildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza IU eta Nafarroako Izquierda Unida (NEB) alderdi politikoek eta Gure Esku Dago, Emakumeon Mundu Martxa, bilgune Feminista, Sare eta Etxerat eragileek sinatu dute deialdia.

Mobilizazio hauekin agerian jarri da, “Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiak kezka handia eragin duela, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa baita”. (W.)

145 Ikustaldiak
Partekatu: