Jon Estefane: “nire itxaropenak bete dira”.

Jon Estefane 15 urteko gazte sopelostarra da eta kadete mailako gurpil gaineko patinaje artistikoan 5. postua lortu du Espainiako txapelketan. Sopela.net-ek Jonekin hitz egin du: dituen ilusioak, helburuak, sakrifizioa…

Sopela-net: Lehenik eta behin, “Zorionak” zure lanagatik, zure mailagatik eta zure emaitzengatik; plazer handia da zurekin hitz egitea eta zu ezagutzea… Egun batzuk igaro dira Cuniten eta Torredenbarran (Katalunia) txapelketa jokatu zenetik. Zer sentimendu dituzu? Nola baloratzen duzu egindakoa eta bosgarren postu hori?

Jon: Oraintxe bertan oso pozik nago, egia esan, ez nuen espero 5. postu hori, eta hala ere, jarduna ez zitzaidan irten egin nezakeena bezain ondo.

Sopela.net: Bete al dira, beraz, lehiaketara aurkeztu baino lehen zenituen itxaropenak?

Jon: Bai, nire itxaropenak bete egin dira, ez nuen inoiz imajinatuko lehenengo bost postuen artean geratzea, nahiz eta, lehen esan dudan bezala, nahiago nukeen nire programa hobeto egin izan banu.

Sopela.net: Edozein kirol-modalitatetan “urrutira” iristea zaila bada, gurpilen gaineko patinaje artistikoan, kirol minoritario batean, asko borrokatu eta sakrifikatu beharko zenuen: entrenamendu-orduak, joan-etorriak, zailtasun ekonomikoak…

Jon: Bai. Kirol honetan asko entrenatu behar duzu eta gauza asko sakrifikatu behar dituzu, hala nola urtebetetzetara joatea, festetara joatea, lagunekin irtetea. Oso kirol garestia da, eta gauza asko erosi behar dituzu: maillotak, gurpilak, errodamenduak, patinak, estalki-patinak, eta leku guztietan egiten ez den kirola denez, bidai asko egin behar dira

Sopela.net: Urte hauetan, non entrenatu duzu?… Sopelan ez dago patinaje artistikoa praktikatzeko instalazio egokirik.

Jon: Ni Sopelan hasi nintzen entrenatzen: Zipiriñe eskolan, Sopelan patinatzeko gutxieneko baldintzak dituen leku bakarra delako. Gero, Baratzaldeko klubera aldatu nintzen, Barakaldoko klubera, eta han Lasesarreko kiroldegian entrenatzen nuen, eta noizean behin Gorostizan. Eta iaz Gira Getxora joan nintzen eta aukera zegoen guztietan Gobela eta Fadurako kiroldegietan entrenatu izan dut; aukerarik ez denean egon  Zubilleta ikastetxean entrenatzen aritu naiz.

Sopela.net: Gastu horiei guztiei, desplazamenduei,  materialari aurre egiteko, enpresen edo erakundeen laguntzarik izan al duzu? Zer eskatuko zenieke?

Jon: Egia esan, ez dut inolako laguntzarik izan, eta entrenatzeko lokal onak eta finkoak eskatuko nituzke; laguntza ekonomikoa, oso kirol garestia delako eta entrenatzeko tresneri egokia.

Sopela.net: 2020a Covid 19k markatutako urtea izan da. Zugan eta zure kirolean ere eragina izan du?

Jon: Bai, Covidek eragin handia izan du, ez nigan bakarrik, baita patinatzaile gehienengan ere, izan diren geldialdiek kalte handia egin baitigute.

Sopela.net: Azkenik, zer erronka dituzu hemendik aurrera?

Jon: Urtero jartzen ditudan berberak, ahal dudan guztia hobetu eta den-dena eman.

Beste behin ere: zorionak eta animo zure lanean. Bete daitezen zure nahiak (W. eta I.)

336 Ikustaldiak
Partekatu: