Dortoka laut bat hilda Sopelako hondartzan, plastikoen biktima?

Hitzez hitz plazaratzen dugu EGUZKI talde ekologistaren web orrian argitaratutako artikulua. (2020/12/06)

Laut dortoka bat Sopelan, plastikoen biktima berri bat?

Laut dortoka hau hilik agertu da Sopelako hondartzan. Ez dakigu autopsia egingo dioten; merezi, behintzat, mereziko luke. Autopsiarik ezean, J. P. Capdeponti zor dizkiogun argazkioi erreparatuta, badirudi plastikoek zerikusia izan dutela animalia harrigarri honen heriotzarekin.

Nolanahi ere, gogoan izan: plastikoen gehiegizko erabilerak kalte larriak sortzen ditu bioaniztasunean, eta, gauzak horrela, egun hauek oso aproposak dira gogoratzeko itsasoa barrualdeko edozein herritako kalean hasten dela. Izan ere, ibaiak oso handituta jaisten dira, plastikorako bene-benetako autopista bihurtuta.

Laut dortoka itsas dortokarik handiena da. Bi metro baino gehiago luze izatera eta 600 kilotik gora pisatzera irits daiteke. Oskolean du bere ezaugarririk berezieentako bat, ez baita hezurrezkoa, larruzkoa baizik. Horregatik, laut dortoka ez ezik larruzko dortoka ere deitu izan zaio. Ia Itsaso guztietan bizi da, baita Kantauri itsasoan ere, nahiz eta gure artean gutxitan izanten dugu haren berri.

318 Ikustaldiak
Partekatu: