Zipiriñe: 4, 3, 2… geroa erabakitzera

Azken aldian 4 proiektu aurkeztu dira Zipiriñe eta Iberre ikastetxeen leku arazoei irtenbidea emateko. LAU horietatik HIRU Sopelako Hezkuntza Mahaian aurkeztu ziren, eta orain BI geratzen dira eztabaidagai.

LAU proiektu: (sakonago ezagututzeko, indarguneak, ahuleziak… )

  • Proposamena San Andresen. Aurreko legealdian PNVk egindako proposamena da. Irakaskuntza ertaineko eraikin berri bat planteatzen zen kanpinaren eta Plentziarako errepidearen artean, ondorioz Zipiriñeko ikasleak egungo eraikinaren eta hutsik geratuko zen Iberreren artean banatuko ziren.
  • Proposamena Loiolan: DB-TUk irakaskuntza ertaineko eraikin berria proposatu du Larrabasterra eta hondartzen arteko eremu urbanizagarrian eta, aurreko kasuan bezala, Zipiriñeko ikasleak Iberrerekin banatuko ziren. Proposamen horrek berekin dakar aurretik beste lur-zati txikiago batzuk elkartzea.
  • Proposamena Loroñon: EHBilduk egina. Zipiriñeren osagarri gisa, Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikin berri bat proposatzen da Loroñon, egungo disuasio-aparkalekuaren lurretan. Era berean Iberre institutua handitzea proposatzen da Abaro ondoko eremuan, 2013an EHBildu alkatetzan egon zenean lursail horien jabeekin sinatutako akordioan oinarrituta.
  • Zipiriñe handitzeko proposamena. EAJren gaur egungo gobernu-taldeak egin du, eta egungo Zipiriñeko eraikina handitzea eta patio-eremua Goiene kalean handitzea proposatu da.

HIRU proiektu Sopelako Hezkuntza Mahaira pasatu dira

Lau proiektu horietatik HIRU Sopelako Hezkuntza Mahaira pasatu ziren. San Andreskoa baztertu egin zen, hirigunetik urrun zegoelako, errepideen arriskuagatik, kostaldean eraikitzeagatik… Sopelako Hezkuntza Mahaia guraso-elkarteetako ordezkariek, Iberre eta Zipiriñeko zuzendaritzek eta udal talde politikoek osatzen dute eta hiru proposamen horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari helaraztea erabaki zen honek azter zitzan.

BI proiektu mahai gainean.

Une honetan BI proposamen daude eztabaidan: EHBilduk egindakoa, Loroñoko eraikin berriarena, eta EAJrena, Zipiriñe handitzearena; Eusko Jaurlaritzak beste proposamen bat egin ahal izatea baztertu gabe.

Oso balorazio positiboa prozesuaz, eta “eragozpen” bakar BAT.

Azken erabakia edozein dela ere, txalogarria da Zipiriñeko hezkuntza-komunitateak irtenbideak eskatzeko egindako ahalegina eta mobilizazioak, eta alderdi politikoek benetako alternatibak planteatzeko eginiko ahalegina. Gainera, EHBilduk proposatu zuen Sopela mailako parte-hartze prozesu baten bidez alternatiben artean lehentasun ordena bat ezartzea erabakia Hezkuntza Sailaren esku soilik ez uzteko. Proposamen hori “ñabardurekin” onartu zen, eta ondorioz Udalak Zipiriñeko hezkuntza-komunitateari zuzendutako partaidetza-prozesu bat abiaraziko dio alternatiben inguruan iritzia eman dezaten.

Prozesu parte-hartzaileko “ñabardura” hori da adierazi beharreko”eragozpen” bakarra. Hezkuntza-komunitateak eman behar du bere iritzia nahi duen ikastetxe motaz, bere proiektu pedagogikoan oinarrituta; baina ikastetxeek gizarte-kohesioari, ingurumenari eta hirigintza-plangintzari eragiten diete, azken batean: ikastetxe batek Sopelako herrigune osoari eragiten dio, eta, beraz, EHBilduk planteatzen zuen partaidetza-prozesua udalerri osora zabaltzea, eta ez soilik hezkuntza-komunitatera. (W.)

336 Ikustaldiak
Partekatu: