UnitedCaps

United Capseko langileek mobilizaziora deitu dute abenduak 3rako

Azaroak 24ean hasi zuten greba mugagabea 37 langileek, enpresak Sopelatik Gironara lekualdatuko zituztela iragarri ondoren

Azaroaren 20an, United Capsek, tapoiak ekoizten dituen enpresak, langileei adierazi zien Sopelan dagoen lantokia itxi eta Gironara (Katalunia) mugituko zutela. Ondorioz, bertako 37 langilek lana galduko lukete ELAren arabera.

Itxieren eta lekualdaketaren aurkako protesta gisa, langileek greba mugagabea hasi zuten azaroak 24ean. ELAren iritziz “ez da lekualdaketa, ezkutuko itxiera baizik”.

Manifestaziorako deia

Grebaren segida gisa, datorren ostegunerako, abenduak 3rako deitu dute manifestazioa. Lantokia dagoen Olabide kaletik irtengo da, 18:30ean.

218 Ikustaldiak
Partekatu: