Sopela: ekitaldia euskal preso eta erbesteratuen egoerari irtenbidea emateko

Azaroaren 21eko asteburu honetan, Euskal Herriko hainbat herritan eta auzotan mobilizatzeko deia egin dute IZAN BIDEA kanpainaren barruan eta “Bidea gara, bidean gaude” lelopean.

Testuinguru honeta, Sopelan ehun pertsona inguru bildu dira goizeko 11etatik aurrera udaletxeko plazan. Kanpaldi sinbolikoa, aldarrikapen-ekitaldia eta argazki solidarioa egin dira, herritarrak aktibatzeko, presoak eta erbesteratuak etxera itzultzeko prozesua abian jartzeko eta bizikidetza eta bakea lortzeko urratsak emateko.

Sarek abian jarritako dinamika berria da “Izan Bidea” euskal preso eta erbesteratuen egoerari irtenbidea emateko, herritarrak mobilizatzeko, “urratsak zenbatuz eta kilometroak eginez”, eta herri honetako bizikidetzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare handia osatzeko. (W.)

93 Ikustaldiak
Partekatu: