Badator Euskaraldia: anima zaitez eta eman izena

Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte egingo da, euskara gehiago, jende gehiagorekin eta egoera gehiagotan erabiltzeko. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea da euskararen erabilera handitzeko: Euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.

Sopela oso euskalduna da, ematen duena baino askoz gehiago

Sopela oso euskalduna da, ematen duena baino askoz gehiago: 4 bizilagunetatik 3 euskaraz hitz egiteko edo ondo ulertzeko gai dira. EUSTATek datuak bost urtero argitaratzen ditu, eta esku artean ditugun azkenak 2016koak dira. Datu horien arabera, Sopelako bizilagunen % 46,83 euskalduna da eta %24,12 ia-euskalduna.

Sopelan badago, beraz, euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gai den biztanle kopuru handia: %46,83 euskalduna da, alegia, 5.769 sopeloztar eta gehienak alfabetatuak (4.961). Honez gain, %24,12 ia-euskaldun, alegia 2.971 sopeloztar “ia-euskaldunak” dira. “Ia-euskaldun”en euskara maila zehatz-mehatz zein den jakitea ez da erraza, baina euskaldun eta ia-euskaldunen baturak (%46,83 + %24,12) argi uzten du 4 sopeloztarretatik ia hiruk, %70,95, alegia 8.740 bizilagunek euskarazko oinarrizko maila badutela.

Gure egoeraren arabera Ahobizi edo belarriprest izan gaitezke

Euskara normalizatu eta gehiago erabili nahi badugu gure herrian, hizkuntza ohitura aldaketa hau bideratzeko prest bagaude, AHOBIZI edo BELARRIPREST izanez har dezakegu parte Euskaraldian

Euskaraz hitz egiten baduzu AHOBIZI izan zaitezke. Zure konpromisoa argia da: euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzea. Euskaraz ulertzen ote duen ez dakizunean lehen hitza, beti, euskaraz egingo duzu: euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko duzu. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.duzu.

Euskaraz ulertzen baduzu, BELARRIPREST izan zaitezke. Ez duzu euskaraz uneoro egin behar, baina zuri euskaraz hitz egin diezazuten nahi duzu, eta zuk, nahi izan ezkero euskara erabil dezakezu. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Honez gain herrietan “Ariguneak” egongo dira: Euskaraz lasai aritzeko guneak,  euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute guneak. (W)

eman izena Euskaraldian parte hartzeko

99 Ikustaldiak
Partekatu: