Arrigorri

Sopela: Arrigorri joko-aretoak bere lokala bikoiztuko du

Sopelako Arrigorri joko-aretoak duen azalera erabilgarria bikoiztuko du, gaur egun 108,49 m2-ko azalera du eta 229,16 m2-ra handituko da. Horretarako ondoko lokala erabiliko da, orain arte “MEC MEC” jatetxearena izan dena, une honetan itxita.

Uztailean proiektua geldiarazi zen, urrian onartu da

2020. urtearen hasieran, “Recreativos Uribe Costa SLk” Arrigorri joko-aretoa handitzeko eskaera bana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzan eta Sopelako Udalean. Uztailaren 30eko osoko bilkuran, handitze hori kautelaz geldiarazi zen EHBilduren mozio bati esker: mozio horren oinarria zen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila Jokoen Araudi Orokorra berrikusten ari zela.

Kautelazko etetea onartu zen uztailean, baina orain, urrian, Sopelako Udal Gobernu Taldeak, eskaera berriro aztertu ondoren, “oniritzia” eman dio handitze lanei.

Galdera Udal Osoko Bilkuran

Esan bezala, Gobernu Taldeak onartu ditu handitzeko lanak; hori dela eta, EHBilduk, urriko Udal Osoko Bilkuran, galde-eskeen atalean, Arrigorri joko-aretoaren egoerari buruzko informazioa eskatu du, eta Gobernu-taldeari ludopatia prebenitzeko komunikazio-kanpaina bat bultzatzeko eta aurrekontuetan aintzat hartzeko eskatu dio.

Joko-aretoak: ludopatia ezkutuko arazoa da gure gizartean.

Joko-aretoak ez dira edonolako lokalak: ludopatia gaur egungo gaixotasuna da, eta neurri handi batean areto mota honen ondorioz areagotzen ari da; batez ere gazteen artean eta gure gizarteko segmentu zaurgarrienetan. Ikerketa batzuen arabera, Euskal Herriko 3 gaztetatik batek ohikotasunez egiten du apustu; praktika horien kontsumitzaileen % 66k 35 urte baino gutxiago ditu; jokatzen dutenen % 15ek ludopata bihurtzeko arrisku larria dute. 2017an 340 milioi euro baino gehiago jokatu ziren apustuetan EAEn, aurreko urtean baino % 10,5 gehiago eta 2012an baino % 113 gehiago. (W.)

229 Ikustaldiak
Partekatu: