Sopela, 11,84ko langabezia irailaren amaieran

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2020ko hirugarren hiruhilekoaren bukaeran, irailaren amaieran alegia, gure herrian 816 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %11,84. Ukaezina da Covid 19aren osasun krisiak izan duen eragina egoera ekonomikoan, horrela, iazko irailarekin alderatzen badugu, 2,34 puntu igo ditu langabetuen kopuruak. (2019ko irailean %9,5; 641 lagun)

Eragin gehiago: emakumeengan, adinekoengan eta zerbitzuetan

Langabetu hauetatik, 443 (%13,26) emakumeak dira eta 373 (%10,55) gizonak. Adinari erreparatuz, langabetuen ia erdia (%48,42) 45 urtetik gorakoak dira. Eta lan sektoreari begiratuz, Sopelan dauden 816langabetuetaik; 313 merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzuetakoak dira, alegia Sopelako %38,35.

Bizkaia eta EAEn

Ezinbestekoa da Bizkaiko eta EAEko datuak kontuan izatea, Bizkaiko langabezia data %14,46koa (gizonak %12,89 eta emakumeak %16,12). EAEri dagokionez, langabeziaren tasa %13,38koa da (gizonak %11,76 eta emakumeak %15,12) (W.)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

2020ko lehen hiruhilekoen datuak

2020ko bigarren hiruhilekoen datuak

106 Ikustaldiak
Partekatu: