BM kateak Sopelako hipermerkatua eraiki nahi du

BM supermerkatu kateak eta Viuda de Sainz enpresa sustatzaileak Sopelan hipermerkatu bat eraikitzeko lizentzia eskaera erregistratu zuten udaletxean irailaren 25ean. Hipermerkatua  Bareñoko lurretan eraiki nahi dute, hondartzarako pasabidearen ondoan.

Alkateak eta alkateordeak egia ezkutatu zuten

Alkateak eta alkateordeak errealitate hori ezkutatu zuten eta sopeloztar guztiak mespretxatu zituzten martxoan. Une hartan Sopelan hipermerkatu bat eraikiko zen zurrumurrua bolo-bolo zegoen herritarron artean, are gehiago zurrumurruaren arabera hipermerkatua BM katearena izango zen. Gaia osoko bilkurara heldu zen eta Sopelako alkateak, Josu Landalucek (EAJ) zera esan zuen “supermerkatu bat izan daiteke, edo azkenean hipika bat” eta Amaia Guenetxea alkateordeak (EAJ) “animalientzako makro kliniko bat” izan zitekeela esan zuen. Ikusi bideoa artikuluaren amaieran: irudiak itxialdiagatik telematikoki egindako osoko bilkuratik hartuak dira.

Behar ez den hipermerkatua

Proiektu honetan 1.500 metro karratuko salmenta-gela bat eta beste 500 metro karratu aurreikusten dira hozkailuetarako, biltegietarako eta abarretarako; hau da, osotara 2.000 metro karratuko eraikina 95 plaza dituen lurpeko aparkaleku batekin.

Supermerkatu honek udalerriko saltoki txikietan eta Sopelako trafikoaren gorakadan izango dituen ondorio nabarien aurrean, bilerak eta mobilizazioak egiten ari dira “Sopelan Hipermerkaturik ez!” lelopean. Ez daukagu daturik udalerriko egungo merkataritza-sarean izan dezakeen eragin zuzenaz eta zeharkakoaz, nahiz eta eragin negatiboa zalantzarik gabekoa izan. Trafikoaren gorakadari dagokionez, ikerketak dio astero 5.400 auto eta 12.600 bisitari espero direla

“Sopelak ez du merkataritza-gunerik behar. Supermerkatu horrek kalte larriak eragingo dizkio Sopelako tokiko merkataritzari, herriko erdiguneari bizia kenduz eta zonaldera trafiko gehiago erakarriz. Herriaren ikuspegi horrekin bat etorriz, Bareñoko proiektuaren aurka gaude “, adierazi du Unai del Burgo EHbilduko bozeramaileak. (W)

192 Ikustaldiak
Partekatu: