Sopelatik mendira euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko

BERTAN BEHERA: larunbaterako oso eguraldi txarra espero dela eta, aurreikusita zegoen 650 mendirako igoera bertan behera uztea eta maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki du Sarek. Horren ordez, herrietako plazetan biltzeko deia egin du eta argazkiak ateratzea # 650tontor eta #IzanBidea hashtagekin erabiliz.

Sopelan 12: 00etan aterako da argazkia JAUREGIZAR plazan.

Sopelatik eta Euskal Herriko txoko guztietatik abiatuko dira mendizaleak eta ibiltariak datorren larunbatean, urriak 3, Euskal Herriko 650 tontorretara euskal preso eta iheslarien egoerari behin-betiko irtenbidea eman behar zaiola aldarrikatzeko.

Munarrikolanda da Sopeloztarren tontorra

Sopeloztarrok Munarrikolandara abiatuko dira: mendi xumea, 255 metrokoa, baina Sopela eta Berangoko udalerrietako punturik altuena. Gainera, tontorretik gertu Urdulizko “sabaia” ere badago. Hitzordua 10:00etan da Berangoko metro geltokian eta Barrika, Urduliz, Sopela eta Berangoko lagunentzat egin da deia.

Uribe Kostan, Munarrikolandaz gain, beste herri batzuetatik Unbe (301) eta Ermua (292) tontorretara abiatuko dira. (argazkian Munarrikolandako tontorra)

Izan Bidea ekimena

Mendi igoera hauek Sarek jarri ditu abian “IZAN BIDEA” ekimenaren barnean. IZAN BIDEAk erronka batean oinarritzen da: 3.127.326 Km oinez egitea, Euskal Herriak duen biztanle-kopurua xede bakarrarekin: “bidea egitea, etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea jorratzea euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emanez”. (W.)

190 Ikustaldiak
Partekatu: