Kurtzio

Kultur ekipamenduei buruzko parte hartze prozesua: bazen garaia!!!

Sopelak dituen kultur ekipamenduez eta aurreikusita dagoen kultur gune berriaz udalak abian jarri du parte-hartze prozesu bat.

Parte-hartze prozesu honetan gaur egun herrian dauden instalakuntzei buruzko iritzia eskatzen da (Kurtzio, liburutegia…) eta galdetzen da Loroño inguruan aurreikusita dagoen eraikin berriak eduki beharko lituzkeen zerbitzuez eta instalakuntzez.

Nola hartu parte eta noiz

Inkesta bat bete behar da irailaren 20a baino lehen. Galdetegia udalaren web-orrian aurki daiteke edo Qr kode baten bidez deskargatu. Nahi izan ezkero galdetegi bera udal eraikinetan utzi daiteke horretarako prestatuko diren kutxetan.

Honez gain, interesatu guztiekin aurrez aurreko saioa egiteko asmoa dago irailaren 28an 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Bazen garaia, 3 urteko atzerapena

2017. urteko aurrekontuen negoziazioan 25.000 euro diru partida adostu zuten PNVk eta EHBILBUk Sopelak zituen kultur azpiegiturak, espazioak, beharrak e.a.  ikertzeko. Ikerketa hori prozesu parte-hartzaile baten bitartez gauzatuko zela adostu zen eta prozesu horretan herriko kultur eta kirol elkarteek nahiz koadrilek parte hartuko zutela sinatu zen.

Aurreko legealdiko Udal Gobernuak (PNV/PSE) ez zuen bete akordio hori eta aurtengo aurrekontuen negoziazioetan, EHBilduk, berriro mahairatu die, beste gai batzuen artean, EAJ eta PSEri kultur ekipamenduen inguruko prozesu parte-hartzailearen beharra.

“Ikusiko dugu zelan gauzatzen den prozesu parte-hartzaile hau; dena dela EHBilduk ekimen  honetan parte hartzera animatzen du ezinbestekoa delako gazteen,  ikasleen, kultur-taldeen… guztien iritzia jasotzea” esan digu Unai del Burgok, EHbilduren eleduna Sopelako udaletxean.

227 Ikustaldiak
Partekatu: