Borontate ona Vs propaganda

Jolastokian karpa batzuk jarrita eman dio hasiera Zipiriñe eskolak ikasturte berriari. Covid-19k eragindako osasun-krisiak sortu dituen eskolatze-arazoei irtenbidea ematen saiatzeko, borontate onez jokatu dela onar dezakegu.

“Borontate ona” onar daiteke; baina propaganda egiten saiatzea eta sakoneko arazoak ezkutatzea onartezina da: “Sopelako Udalak inbertsioa egin du haur eta nerabeen aurrez aurreko eskolatze eta segurtasuna bermatzen dituzten karpak instalatzeko”. Karpak aurrez aurreko eskolatzea eta segurtasuna bermatzen du!!! Halakorik irakurri behar!!!

Aurrez aurreko Hezkuntza segurua

Jakinik erabateko segurtasuna ez dagoela; guzti-guztiok aurrez aurreko hezkuntzaren alde egiten dugu: aurrez aurreko hezkuntza seguru baten alde; baina presentzia seguru hori ezin da “borontate onean” oinarritu. Presentzia segurua neurri serio eta sakonetan oinarritu behar da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kudeaketa, Sopelan Gobernuan dagoen alderdi politiko berarena, negargarria eta arduragabea izan da, eta ez dago hori estali dezakeen karparik.

Ez da neurri garrantzitsurik hartu…

  • Ez dago aparteko aurrekontu-partidarik Ikasle / gelako ratioak murrizteko
  • Ez dira plantillak handitu: ez irakasle gehiagorik, ez laguntzailerik jantokian, autobusetan… aritzeko.
  • Ordutegiak ez dira sakon aldatu (lanaldi jarraitua).
  • Ez da planteatu curriculumaren egokitzapenik.
  • Ez zaie proba serologikorik egin hezkuntzako langileei
  • Ikastetxeetako “Covid” arduradunak hezitzaileak dira, ez osasun arlokoa.

Hartutako neurriak: berandu, aldez aurretik ezagunak, zehaztugabeak eta kontrastatu gabeak

  • Eskolatze presentziala bermatzeko, abuztuaren 26an eskatu zitzaien udalei espazio publikoen berri emateko. Karpak dira Sopelan eskain daitekeen gauza bakarra. Liburutegia? Kurtzioko gelak?
  • Abuztuaren 27an, urruntze sozialaz, musuko erabili beharraz eta garbiketaz hitz egiten duen protokolo bat argitaratzen du Hezkuntza Sailak… zaharrak berri!
  • Abuztuaren 27an 1.000 irakasle kontratatzeaz hitz egiten da… Noiz?: “Beharrak ikusten joango gara”… hau da, gerora… arazoak sortuko direnean eta ikastetxeek plangintza eginda izango dutenean.
  • “Burbuila taldeak” aipatzen dizkigute… Nork bermatzen ditu?
  • Guraso-elkarteekin, sektoreko sindikatuekin, ikasleen ordezkariekin ez da hitz egin…

Taldeak murrizteko, hezkuntza-espazio gehiago sortzeko, hezitzaile gehiago (irakasleak, begiraleak…) kontratatzeko eta gelako ikasle gutxiago izateko neurriak hartzen ez diren bitartean; ikastetxeetan hartzen ari diren gainerako neurri guztiak borondate onez hartutako adabakiak dira, besterik ez… eta gurasoen, irakasleen eta udal batzuen (ez guztiak) borondate onak ezin ditu inola ere ezkutatu Hezkuntza Sailaren kudeaketa negargarria eta inprobisazioa.

Ikastetxe berri bat Sopelan
Une honetan bat-bateko konponbideak bilatu behar dira, baina horrek ezin ditu Sopelako hezkuntza-beharrak baztertu. Pandemiaren aurretik, eztabaidatzen genuen ea Sopelak ikastetxe berri bat behar zuen Loroñon edo oraingoa handitu. Erantzuna garbia da: Sopelak ikastetxe berri bat behar du. Ezin da haur gehiago “sartu” egungo Zipiriñen eta makrozentro batean bihurtu.

Guillermo Vío (Willy) EHBilduko zinegotzi ohia

167 Ikustaldiak
Partekatu: