Sopela: elkarretaratzea “Igor gogoan!!!

Sopela: elkarretaratzea “Igor gogoan!!!

Igor Gonzalez Sola Bilboko preso politikoa hilda aurkitu dute ostiral arratsaldean Martuteneko espetxean.

Elkarretaratzea Sopelan

Sopelako Sarek elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, irailak 7, 20:00etan Udaletxeko Plazan, sakabanaketaren amaiera eskatzeko eta Frantziako eta Espainiako estatuen espetxe politika salatzeko. Halaber, ekitaldiak Sopelaren elkartasuna erakutsi nahi die Igorren senide eta lagunei. “Biktima bat gehiago ere ez! Presoak etxera!”.

Kalean egon behar

Igor Gonzalez Sola 2005ean espetxeratu zuten. Martxoan bete zituen 15 urte espetxean, ezarri zioten zigorraren hiru laurdenak baino gehiago, eta, beraz, espetxe-legeria arrunta aplikatuta, kalean egon behar zuen. Gainera, espetxez kanpoko laguntza psikologikoa ere bazuen aspalditik. Badajoz, Granada, Valdemoro eta Soriako kartzeletatik igaro ondoren, aurtengo uztailean, duela bi hilabete eskas, Martuteneko espetxera eraman zuten.

ETXERAT eta Sare: espetxe politikak biktima berri bat jaso du

Etxeratek salatu duenez, 22 pertsona hil dira dagoeneko espetxean, medikuen asistentziarik ezagatik, salbuespeneko espetxe-politikek eragindako muturreko bizi-baldintzengatik edo euskal preso politikoek jasaten duten presio jasangaitzagatik. Horiek dira sakabanaketa-politikaren fruituak.

“Igorren kasua sistema krudel baten ondorioz bizia galdu duten beste preso askoren kasuari gehitu behar zaio, eta euskal presoek salbuespen-baldintza bereziki gogorretan eta aparteko espetxe-zigorrekin egin behar diote aurre. Horrek gogoeta eragin behar die erakunde eta alderdi guztiei “, gaineratu zuen Sarek prentsa ohar batean. “Edozein presoren heriotza bortitzak espetxe-sistemaren porrota dakar”.

111 Ikustaldiak
Partekatu: