Diskotekak eta gaueko aisialdirako establezimenduak ixtea

3 eta 4. lizentzia duten establezimenduak ixtea

Sopelako taberna askok itxi behar izan dituzte haien ateak Osasun Sailak 2020ko abuztuaren 19an emandako aginduaren ostean. Agindu horretan, “Diskotekak eta gaueko aisialdirako establezimenduak ixtea” eskatzen zen, COVID-19a zela eta. Agindu horrek 3. eta 4. lizentzia zuten lokal guztiei eragiten die.

Arazoa sortzen da taberna horietako asko ez direlako soilik “gaueko aisialdirako establezimenduak”; egunez tabernak eta ohiko topalekuak dira: “Goizeko kafetik edozein ostegunetako pintxo-poteraino, eguerdiko terrazatik pasatuz”.

Sopelako Udal Gobernuak, agindu horrekin bat etorriz, 3. eta 4. taberna guztiei jakinarazi zien ixteko betebeharra. Neurri horrek kalte argia eragiten die tabernei eta udaletxera joan ziren “Gauez ixteko bai, baina eguna zehar ireki ahal izateko eskatuz“.

Eskaera horrekin bat etorriz, EHBildu taldeak bere jarrera azaldu du, udalean idatzi bat erregistratuz (abuztuaren 24an). Idazki horretan, pandemiaren aurrean guztiek duten erantzukizuna ulertzen da, baita tabernen edo antzeko establezimenduen ordutegiak eta jarduerak egokitzeko beharra ere, baina taberna horiek irekita jarrai dezaten malgutasuna babesten da, betiere 2. motako lizentzia duten establezimenduen funtzionamendua eta arauak betetzen badituzte, alegia, gaueko jarduerak kanpo utziz.

Aldi baterako apustua da, 3. eta 4. motako lizentzia duten establezimenduak aldi baterako igarotzea 2. motako lizentziara, horrela jardunean jarraitzeko aukera izango lukete eta ordenantza baliogabetzen denean egungo lizentziak berreskura lezakete.

43 Ikustaldiak
Partekatu: