Arrigorri

Sopelako Arrigorri joko-aretoaren handitzea eteteko mozioa onartu du udalak

Arrigorri joko-aretoa handitzea kautelaz eteteko mozioa, EH Bilduk aurkeztua

Sopelako EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen uztailaren 30eko osoko bilkuran, Sopelako Arrigorri joko-aretoaren handitzea kautelaz eteteko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadiko Jokoaren Erregelamendu Orokorra berrikusi nahi du eta berrikuspen hori amaitu bitartean, aldi baterako eten ditu joko-lokaletarako lizentzia berrien edo horien handitzeen obra-baimenak. Jaurlaritzaren erabaki horretan oinarrituta, EH Bilduk Arrigorri jolas-aretoak handitze obra etetea eskatu zuen uztaileko osoko bilkuraren plenoan.

Obrak ez dira lokala eraberritzeko, lokala handitzeko baizik… bikoitza!

Arrigorriren egungo joko-aretoko tabernak 108.49 m2-ko azalera erabilgarria du, eta lokaka 120.67 m2-tan handitu nahi da, 229,16m2-tara helduz: bikoitza! 

Erreforma horrek makinen eta pertsonen aforoa aldatzea dakar. Hori dela eta, zuzenean talka egiten du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin: joko-aretoen handitzeen etetea.

Udal talde guztiek baietza eman diote mozioari

Udal talde guztiek eman zieten baietza EH Bilduk proposatutako mozioari. Horrela, Josu Landaluzek alkartea konpromisoa hartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 26an hartutako erabakia etetea (Arrigorri lokala handitzeko obra baimentzea), Udalean eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan Arrigorrik aurkeztutako proiektuak kontrastatu arte. 

EH Bilduk ludopatiaren ondorioez aritu zen bere interbentzioan: “Joko aretoen ondorioz, ludopatia arazoak handitzen ari dira, bereziki gazteengan eta aurretik prekarizatutako kolektiboetan”. Hori dela eta, Udalari eskatu zion “prebentzioa eta osasunaren sustapena bultzatzea, aisialdi osasuntsuaren eskaintza handitzen duen bitartean”. Horrez gain, “areto gehiagorik ez zabaltzea, ezta zabalik daudenen handipena baimentzea” eskatu zuen Guruzne Carrassonek, EH Bilduko zinegotziak.

UKAn, Uribe Kostako gazte langile antolatuen asanblada: “gure mespretxua erabatekoa da”Prekarietatearen kontra sortutako gazte-taldeak ere komunikatua atera zuen mozioaren berri izan eta berehala. “Gure partetik, gure eskura dagoen guztia egingo dugu joko areto honen handipena gelditzeko, sobrean baitakigu zeintzuk diren halako espazioek gazte langileongan duten eragin negargarria”. Beren komunikatuan, joko-aretoek eta apostu-etxeek sortutako ondorioak azaldu ditu UKANek: familien desegituratxe eta hondatzea, menpekotasuna, indibidualizazioa… Apostu-etxeak “tranpa” bat direla gaineratu zuten. “Argi daukagu, ez Sopelan, ez Uribe Kosta osoan, ez dugu apustu etxerik nahi!”.

200 Ikustaldiak
Partekatu: