Sopelan, 2020 urtearen erdian, langabezia %11,4 (ekaineko datuak)

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2020ko ekainaren amaieran gure herrian 763 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %11,4. Ukaezina da Covid 19aren osasun krisiak izan duen eragina egoera ekonomikoan, horrela, iazko ekainarekin alderatzen badugu, 2 puntu igo ditu langabetuen kopuruak. (2019ko ekainean %9,6; 646 lagun)

Eragin gehiago: emakumeengan, adinekoengan eta zerbitzuetan

Langabetu hauetatik, 431 (%12,9) emakumeak dira eta 352 (%9,9) gizonak. Adinari erreparatuz, langabetuen %50, 45 urtetik gorakoak dira. Eta lan sektoreari begiratuz, Sopelan dauden 763langabetuetaik; zerbitzu sektoretik 577 dira, zerbitzu sektoretik datoz, alegia %75.

Bizkaia eta EAEn

Ezinbestekoa da Bizkaiko eta EAEko datuak kontuan izatea, Bizkaiko langabezia data %14,6koa eta EAEn % 13,5; eta esanguratsua da oso, hemen ere emakumeek gehiago jasaten dugula langabezia gizonek baino, emakumeen artean langabezia % 15,3 da EAEn, eta gizonen artean %12,9. (W.)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE

224 Ikustaldiak
Partekatu: