Sopeloztarrok martxoaren bukaeran jakin genuenez, gure herrian hipermerkatu bat eraikitzekoproiektua martxan jarri da. Sopelako Udalak, konfinamendu egoeraz baliatuz, martxoko Udal Osoko Bilkuran xehetasun-azterlana onartu zuen, eta horren ondorioz, instituzioen barruan eta legalki ezer gutxi egin daiteke makroproiektu hau geldiarazteko.

Hori dela eta, duela aste pare bat, Sopelako hainbat auzokidek, herriko merkatariekin batera, asanblada ireki baterako deialdia egitea erabaki zuten. Helburua ahalik eta herritar gehien parte hartzea da, hipermerkatuaren kontrako mugimendu sendo bat sortuz, kalean presioa eginez eta proiektua geldiaraziz.

Horretarako, uztailaren 5ean, igandea, 18:30etan Jauregizar Plazaren Ondoan asanblada ireki bat egingo da. Bertan proiektuaren nondik-norakoak azalduko dira xehetasun eta datuekin. Gainera herriko merkatariek baita Uribe Kosta mailako eragile sozial batzuk parte hartuko dute proiektuarekiko euren iritzia adieraziz.

Animatu zaitez eta gerturatu, zure parte hartzea proiektua geldiarazteko ezinbestekoa baita!

276 Ikustaldiak
Partekatu: