Sopela: presoekiko elkartasuna kalera itzuli da

Beti egon da presente “presoak etxera” aldarrikapena, baina bi hilabeteko itxialdiaren ondoren, atzo (hilak 29) hilabete bakoitzeko azken ostiraletan presoen eskubideen alde egin ohi den elkarretaratzea berriro egin da, eta 50 sopeloztar bildu dira 20: 00etan udaletxeko plazan.

Osasun arauak errespetatuz: parte-hartzaileen artean bi metroko tartea utziz eta musukoa jantzita, “Kaleak, eta tabernak hutsik, plaza bete!” lelopean, preso guztien egoera gogoratu da, arreta berezia jarriz Sergio Polo eta Urko Labeaga sopelostar presoengan.

Presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapena premiazkoa da, baina gaur egungo Covid-19ak sortutako osasun krisi egoerarekin, ezinbesteko urratsa da eta horrela sinbolizatu zen atzo udaletxeko plazan. (W.)

197 Ikustaldiak
Partekatu: