Patxi Ruiz presoaren egoera dela eta, Sopelako zenbait tokitan: Batzokian, Herriko Etxean, elizan eta banku batean, pintadak agertu ziren herenegun, maiatzaren 14an. Pintadak hauen aurrean herriko alderdi guztiek desadostasuna adierazi dute hausnarketa ezberdinen bidez

Bozermailen batzordean

Alderdi guztiek, EHBildu izan ezik, San Pedroko elizak eta EAJ-PNVren eta PSE-EEren egoitzek sufritu dituzten erasoen aurrean erabateko gaitzespena adierazi dute. “Demokrazian, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzeko helburuarekin, ez da onargarria edozein talde politikoko egoitzen kontrako erasoak izatea, ezta eraikin pribatuen aurka ere. Mota honetako jokabideek ez dute lekurik gaur egungo gizartean, eta euskal gizarteak zein sopeloztarrok bizikidetzaren alde egiten ari garen lana oztopatu baino besterik ez dute egiten. Sopela guztiona da eta horregatik, espazio publikoak zein pribatuak zaintzea eta errespetatzea eskatzen dugu, baita hiri-altzariak eta udal-ondarea ere” (ikusi testua)

EHBilduren idazkia

Sopelako EH Bilduk ere erabateko desadostasuna adierazi du “mota honetako ekintzak lekuz kanpo daude… hartutako bidearekin ez datoz bat, eta gure estrategiatik kanpo kokatzen dira”. Bizikidetzan sakondu ahal izateko, denon parte hartzea eta elkarrekin pausuak ematea beharrezkoa da eta horretarako, izandako pintaketek ez dute laguntzen. Bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berretsi du EHBilduk pertsona guztien eskubide guztien urraketak desagertu arte, preso politikoena barne. (ikusi testua)

Pintaden zergatia

Pintada hauek Murciako-II kartzelan gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoaren testuinguruan kokatu dira. Maiatzaren 9, Covid-19aren krisia dela-eta, hainbat presok elkarretaratzea egin zuten eskubide murrizketak salatzeko. Elkarretaratzean parte hartu ondoren kartzelako zenbait arduradunek mehatxatu egin omen zuten Patxi Ruiz. EHBilduren ustez, egoera hau bai gainditu beharrekoa dela, eta gogora ekarri du askatasunik gabeko perstonen eskubideak errepetatzearen aldeko PNV, ERC, Junts per Catalunya, EH Bildu, Más País, CUP, BNG eta Compromís alderdi politikoek adostutako agiria.

328 Ikustaldiak
Partekatu: